Zumaiako Musika Maratoiak hogeigarren edizioa beteko du aurten. Abenduaren 8tik 12ra bitartean egingo da, eta ikastaroak, kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egingo dira. Iazko hutsartearen ondoren, aurtengo emanaldiak publikoarekin izango dira.
Aurrerapen moduan, aurkezpen kontzertu bat egingo da bihar, larunbata, goizeko 11:00etan San Telmo ermitan. Kontzertu honetara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena izatea. Txartel hauek gaur arratsaldean banatuko dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean Alondegiko Oxford aretoan.