Bazkide batzarra egingo du bihar Zumaiako Emakumeon* Etxeak

Urola Kostako Hitza 2021eko azaroaren 4a

Pasa den asteburuan izandako sexu erasoak salatzeko egingo den manifestazioaren ondoren egingo da bazkide batzarra.

Emakumeon* Etxeak bazkide batzarra egingo du bihar, ostirala, arratsalde partean. Bilera 19:00ak aldera hasiko dela espero dute, behin pasa den asteburuan izandako sexu erasoak gaitzesteko antolatu den manifestazioa amaitzen denean. Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten duela ere iragarri du Emakumeon* Etxeak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide