Lorez jantzi dira hilerriak Santu Guztien Egunean

Urola Kostako Hitza 2021eko azaroaren 1a

Santu Guztien Eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, zendutako familiartekoen, lagunen edo ezagunen hilobietan loreak jartzera hurreratu dira eskualdeko herritarrak kanposantura.

Gaur, azaroak 1, Santu Guztien Eguna edo Domu Santu eguna da, eta ohiturari jarraituz herritar asko eta asko izan da goizean Urola Kostako herrietako hilerrietan. Izan ere, pandemia tarteko, iaz oso jende gutxik egin zuen bisita hilerrira, eta aurten ez dute aukera galdu nahi izan. Edonola ere, giro lasaia antzeman da goizez goizetik.

Askok eta askok aurreko egunak baliatu dituzte hilobiak txukuntzeko eta apaintzeko . Horrexegatik, gaur inoiz baino koloretsuago esnatu dira Urola Kostako herrietako hilerriak, lorez, apaingarriz eta kandelaz beteta.

AZKOITIA


AZPEITIA


ORIO



ZARAUTZ



ZUMAIA

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide