Gizonezko bat atxilotu dute joan den asteburuan Zarautzen gertatutako erasoa egotzita

Mireia Galarza Bastida 2021eko urriaren 21a

Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, dagoeneko Azpeitiko Epaitegiaren esku dago kasua. 

Gizon bat atxilotu dute joan den igandean Zarautzen emakume bat erasotzea egotzita. Hala adierazi dio Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari, eta gaineratu dute, Azpeitiko Epaitegiaren esku utzi dutela kasua dagoeneko. 

Gertatutakoa salatzeko, gaitzespen adierazpenak plazaratu dituzte Zumaiako eta Zarauzko Udalek nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gainera, elkarretaratzeak ere izango dira bihar. Zumaiako Mugimendu Feministak, Zumaiako Udalarekin batera, elkarretaratzea deitu du bihar 19:00etan, Beheko Plazatik hasita. Zarauzko Udalak, berriz, 12:00etan deitu du mobilizazioa, Lege Zaharren Enparantzatik hasita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide