Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan

Julene Frantzesena 2021eko urriaren 13a

Azkoitian, Azpeitian nahiz Zumaian gaur egingo dituzte hilketa salatzeko elkarretaratzeak. Getarian, berriz, bihar. Gizon batek bere neska laguna hil zuen atzo Gasteizen.

Gizon batek neska laguna hil zuen atzo Gasteizen, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu dituzte hainbat eragile feministak Urola Kostan. Gaurko Azpeitian, Azkoitian nahiz Zumaian egin dituzte deialdiak, eta biharko Getarian.

Urola Erdiko Itaiak deitu du Azpeitiko elkarretaratzea. 19:00etan jarri dute hitzordua plazan, eta Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean egingo dute kontzentrazioa.

Azkoitiko kontzentrazioa, berriz, Sostenipe talde feministak deitu du. 19:00etan egingo dute plazan, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.

Zumaiako Mugimendu Feministak ere protesta deitu du. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelo hartuta, Saregileen plazan elkartuko dira, 20:00etan. 

Getarian, berriz, bihar egingo dute kontzentrazioa, 19:00etan, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide