Atzo, ostiralarekin, inauguratu zuten Garbiñe Arrieta eta Iñaki Orejaren artelanekin osatutako erakusketa. 'Mugimendua eta kemena' izenburua du, eta urriaren 17ra arte egongo da ikusgai Oxford aretoan. Ordutegi hau izango du erakusketak: egunero (18:00-20:00); asteburu eta jaiegunetan (12:30-14:00 / 18:00-20:00).