Bihar zuzenean ikusi ahalko da XII. Flysch Trail lasterketa

Urola Kostako Hitza 2021eko urriaren 2a

Aurten goiz hasiko dira bi probak: maratoia 07:30ean abiatuko da, eta maratoi erdia, berriz, 08:15ean. Antolatzaileek streammingez emango dute lasterketa, eta webgune honetatik proba jarraitzeko aukera egongo da.

XII. Flysch Trail lasterketako bi probak puntuagarriak izango dira Munduko Koparako, eta guztira 700 korrikalarik hartuko dute parte.

Aurtengo omenduak senar-emazte mendizaleak dira: Amaia Aranzabal Errezilgo bizilaguna eta Josu Bereziartua azpeitiarra. 13:00etan izango da omenaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide