Orain dela bi urte sortu zen Itaia Emakume Sozialisten Sarea, eta iaz hartu zuen antolakunde izaera, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista gisara. Ordutik Euskal Herriko hamaika eskualdetan sortu dituzte Itaiaren taldeak, tartean, Urola Kostan. Hain justu, joan den ekainean hasi zuen jardun politikoa Urola Kostako Itaiak.
Ekimen sorta prestatu zuen eskualdean uda honetarako, hala nola, hitzaldiak eta kultur ekitaldiak. Itaiako kideek, dena den, ikasturte politiko berriari helduko diote orain. Horren harira, saio ireki bat egingo dute urriaren 15ean, ostiralean: haien jardunaren berri eman eta hasi berri den ikasturtearen nondik norakoak azalduko dituzte. Putzuzulo gaztetxean izango da saio hori, 18:00etan, eta "iluntze girotuaz" gozatzeko aukera egongo da gero.