Janire Gonzalez Etxebarri eta Adur Amatriain, Euskadiko surf txapeldun berriak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko irailaren 20a

Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan jokatu zen Euskadiko surf txapelketa, Bizkaiko uretan.

Euskal Herriko surf txapelketa jokatu zen atzo eta herenegun Sopelan (Bizkaia), Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan.  Bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, eskualdeko surflariak izan ziren garaile. Adur Amatriain zarauztarrak eskuratu zuen txapela gizonezkoetan, Miguel Betegonen, Roberto Letamendia zarauztarraren eta Martin Molinaren aurretik.

Emakumezkoetan, berriz, Janire Gonzalez Etxebarri zumaiarra izan zen txapeldun, Carmen Garay-ren, bere ahizpa Annette Gonzalez Etxabarriren eta Sara Urrestiren lanak gaindituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide