Bizirik eta onik dago desagertutako erromesa

Gorka Zabaleta 2021eko irailaren 5a

Desagertutako erromesak Donejakue bidean aurrera jarraitu zuen bere kanpin denda, motxila eta ondasun guztiak Zumaian utzita, zenbait lekukok adierazitakoaren arabera. Onik dago eta ez du istripurik edo erasorik jasan.

Zumaiako udaltzainburu Iban Barbak Hitzari jakinarazi dionez, hainbat egunez desagertutzat emandako erromesa onik dagoela ziurtatu ahal izan dute, zenbait lekuko zuzenek hala baieztatuta. 

Haren bila ibili eta gero, jakin ahal izan dute 46 urteko emakumeak bere erabakiz egin zuela aurrera Donejakue bidean, Zumaian kanpin denda eta bere ondasun guztiak utzita. Beste erromes batekin egin zuen aurrera bidean, eta bidean dagoen aterperen batean ere izan dute haren berri. Une honetan, bidean aurrera egin duen edo atzera Zumaiara bueltatuko ote den bere ondasunen bila, hori ez dago garbi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide