Getariak eskura du KAE 1 liga

Aritz Mutiozabal 2021eko abuztuaren 21a

Kaikuk irabazi du gaurkoan Plentzian, eta getariarrak bigarren izan dira. Zumaia zortzigarren postuan sailkatu da, eta Oria B, berriz, hamargarren.

Getariak eskura du KAE 1 ligaren garaipena eta play-off igoera jokatzeko txartela. Plentziako XXXII. Ikurrina jokatuko dute gaur arratsaldean, ligarako puntuagarria den azkenaurreko estropada, eta Kaiku izan da garaile, 20:03,09ko denborarekin. Getariarrek ongi eutsi diote bizkaitarren arraunkerari, eta bigarren bukatu dute azkenean, ia zortzi segundora.

Bihar arratsaldean Villa de Bilbao estropada jokatuko dute Ibaizabalen, 16:45etik aurrera, erlojuaren aurka, eta bertan erabakiko da guztia. Izan ere, sailkapen orokorrean Getaria dago buru, eta atzetik Kaiku eta Pedreña daude 0,50 puntu guxiagorekin; bi ontzik lortuko dute play-offerako txartela. Getariatik autobusa antolatu dute etxekoak animatzera joateko.

Zumaia eta Orio B bigarren txandan lehiatu dira, Castrorekin batera. Zumaiarrak nagusitu dira beraien multzoan, 20:44,55ekoarekin, eta zortzigarrenak izan dira sailkapen nagusian; atzetik izan duten Castrori lau segundo atera dizkiete. Oriotarrak, berriz, hirugarren izan dira, 21:03,52koarekin, eta hamargarrenak orotara.

SAILKAPENA

  1. Getaria 11,50
  2. Kaiku 11,00
  3. Pedreña 11,00
  4. San Pedro 10,17
  5. Arkote 9,29
  6. San Juan 8,71
  7. Deusto 8,64
  8. Delteco-Zumaia 6,00
  9. Castro 5,00
  10. Orio-Orialki 4,93
  11. Camargo 3,50
  12. Astillero 2,79
  13. Lapurdi 2,23

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide