"Eskaintza anitza izan du Dardarafestek urte hauetan eta izen garrantzitsuak pasa dira bertatik"

Julen imaz eta Maria Maya Manterola 2021eko abuztuaren 19a

X. Dardarafest musika jaialdia izango da asteburu honetan Zumaian, bi egunetan banatuta. Jaialdiaren ingururuan aritu dira hizketan Dardara Musika Kolektiboko kide Imanol Amilibia eta Aitor Ramos.

Ostiralean eta larunbatean egingo da aurtengo Dardarafest musika jaialdia, Dardara Musika Kolektiboak antolatutako hamargarrena. Ostiraleko kartela rockeroagoa izango dela diote antolatzaileek: Cobra eta Bamms taldeak igoko dira Sagarbideko patioan jarritako eszenatokira; larunbatekoak, aldiz, indie edo pop ukitu gehiago izango ditu, Grises eta Woodstrings taldeei esker. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira bi egunetan, eta sarrerak salgai daude hemen

Jaialdiaren hamar urteko historiaz, eta aurtengo edizioaz hitz egin dute Dardara Musika Kolektiboko Imanol Amilibiak eta Aitor Ramosek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide