Larunbatean Castron bandera eskuratu eta gero, bigarren postuan sailkatu zen Esperantza ontzia atzo, Kaikuren atzetik. Asteburu bikaina izan da Getariako traineruarentzat, lidergoan sendoago jarraitzeko bermeak eskuratu baititu. Zumaiak eta Orio B-k, bestalde, ez zuten larunbateko emaitza hobetzerik izan, eta bederatzigarren eta hamargarren postutan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrean zortziagarren jarraitzen du Zumaiak, eta bederatzigarren Oriok.
1. Kaiku Berez Galanta 10:06,78
2. Getaria 10:08,90
3. Deusto-Bilbao 10:13,63
4. SDR Pedreña 10:17,86
5. San Pedro 10:21,52
6. Castro Producha 10:22,42
7. San Juan 10:23,62
8. Arkote Uribe Kosta 10:24,02
9. Delteco-Zumaia 10:27,42
10. Orio-Orialki 10:30,34
11. Camargo 10:33,26
12. Lapurdi 10:42,88
13. Astillero 10:49,00