Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak abuztuaren 8ra arte izango dira ikusgai, Oxford aretoan. Mundu osotik heldutako 600 argazkitatik 36 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketa osatzeko. Zumaiako Distira Argazki Elkarteko Soraya Lopezek eta Jorge Murgiondok lehiaketaren eta erakusketaren xehetasunak azaldu dituzte bideo honetan.