Emakumeen nahiz gizonezkoen Donostiako Klasikoa txirrindularitza probak jokatu dituzte gaur, eta bi lasterketak Urola Kostako errepideetatik igaro dira aurtengoan.
Emakumeen lasterketa 09:15ean abiatu da Donostiatik, eta Oriorako bidea hartu du, segidan Aiara igo eta berriz Orio zeharkatuz Usurbil aldera joateko. Gizonezkoen lasterketa, berriz, 11:45 inguruan hasi da Donostian, eta Usurbildik iritsi da proba Oriora. Jarraian zeharkatu ditu eskualdeko kostaldeko herri guztiak –Zarautz, Getaria eta Zumaia–. Zumaiatik Arroa aldera iritsi dira lasterkariak, baina gero eskualdea utzi dute une batez, Itziar, Deba, Mendaro eta Elgoibar igarotzeko. Elgoibarko ordainsariaren aurreko biribilgunetik Azkoitiko Azkarate mendatera abiatu da proba, eta handik iritsi dira txirrindulariak Azkoitira. Azkoititik Azpeitirako bidea hartu du tropelak, eta Urrakiko mendatean utzi dute eskualdea, Bidania-Goiaztik Tolosarako bidea egiteko.
Hona hemen Azkoitian, Azpeitian eta Getarian hartutako irudiak:
- Azkoitia
- Azpeitia
- Getaria