Gadis Pro Junior txapelketa irabazi dute Janire Gonzalez eta Adur Amatriain surflariek

Mireia Galarza Bastida 2021eko uztailaren 25a

Ferrolen izan da lehia, eta euskaldunek oso maila ona erakutsi dute.

Euskaldunak garaile izan dira gaurkoan Ferroleko Gadis Pro Junior txapelketan. Hain zuzen, Janire Gonzalez zumaiarrak lortu du garaipena nesken proban, Francisca Veselko portugaldarraren, Lucia Machado kanariarraren eta Hina Maria Conradi frantsesaren aurretik eginda.

Mutiletan, berriz, Adur Amatriain zarauztarrak lortu du lehen postua, 15,17 puntu lortuta. Bolada ona darama Amatriainek azken aldian, orain dela gutxi irabazi baititu Abanca Pantin Classic Galicia Pro eta Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa. Bere atzetik sailkatu dira Joaquin Chaves portugaldarra, eta Sam Piter eta Kytann Foret frantsesak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide