Gaur jokatu da Zumaian Joxe Mari Kortaren oroimenezko Zumaiako XLIII. Uda txirrindularitza Saria, eta Aimar Madina oñatiarrak irabazi du proba. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Hugo Aznar nafarra eta Unai Zubeldia ibartarra.
Guztira 163 txirrindularik parte hartu dute proban, eta 10:00etan abiatu dira Zumaiatik, ondoren ibilbideko 110 kilometroak egiteko.