Eskualdearen kostaldeko herrietatik pasatu da Sareren 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' egitasmoa

Mireia Galarza 2021eko uztailaren 24a

Goizeko 9:00ak aldera abiatu dira Zumaian, eta Getaria, Zarautz eta Oriotik igaro ondoren, Donostian amaitu dute martxa.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuan bultzada emateko helburuarekin, gaur abiatu da Zumaiatik Sarek antolatutako 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' egitasmoaren hirugarren etapa, eta segidan, Getariatik, Zarauztik eta Oriotik pasatu dira, martxa Donostian amaitzeko.

Hala ere, gaurkoa ez da Sarek antolatutako ekimen bakarra izango. Uztailaren 31n, esaterako, errepidez eta itsasoz eskualdea elkartuko duen 'Ibilian-Ibilian' ekimena egingo da, eta abuztuaren 1ean, Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak egingo dituzte. Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide