Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusirako sarrerak zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2021eko uztailaren 12a

Txapelketa uztailaren 16an egingo dute Azpeitian, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko da uztailaren 16an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta Urola Kostako Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Urola Kostako Hitzak.

Txapelketa 22:00etan hasiko da, eta hiru mailatan jokatuko dute; lehen mailan hamar aizkolari ariko dira, promoziokoan zortzi, eta emakumeenean sei.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide