Urolaren Zumaiako 45. Igoera-Jaitsiera, irudietan

Urola Kostako Hitza 2021eko uztailaren 11

Itxas-Gain kirol elkarteak antolatuta, gaur goizean egin dute Urolaren Igoera-Jaitsiera Zumaian. 45. edizioa izan da aurtengoa, eta ehundik gora piraguistak hartu dute parte.

Santiago hondartzatik abiatu dira parte hartzaileak, 10:30ean. Lehorretik atera, ontzietara igo eta eskailerari buelta eman ostean, Urola ibaian gora egin dute. Trenzubian ziaboga eman eta gero, ibaian behera egin dute, Talaipe aurreraino. Han eman dute bigarren ziaboga, eta berriro ibaian gora eginda, Arranpla pareko helmugara iritsi dira. 

Urolaren 45. Igoera-Jaitsierako sailkapena bihar egongo da ikusgai UROLA KOSTAKO HITZAn.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide