Gaurkoan Donostian jokatu dituzte ETE ligako estropadak, 10:45ean hasita. Hirugarren txandan aritu dira Telmo Deuneko neskak, Hibaika Jamones Ancin, Tolosaldea eta Deusto-Tecuni-Bilbao taldeekin batera. Zumaiarrak izan dira laugarrenak txanda horretan, 11:23,00 denborarekin. 10:57:80 denbora egin du Deustok, 11:01,05 Tolosaldeak eta 11:10,50 Hibaikak. Zarautz Arraun Elkarteak, ordea, aurreneko txandan egin du arraunean, Lapurdi eta Castro Canteras de Santullan taldeekin batera. Txanda horretako azkarrenak izan dira zarauztarrak, 11:42,94 denborarekin. 12:07,79 izan da Lapurdiren gaurko denbora, eta 12:20,60 Castrorena.
Gaurko estropadetan, hala, seigarren postuan sailkatu dira zumaiarrak eta zortzigarrenean zarauztarrak. Aurreko asteburuan baino emaitza hobeak lortu ditu ZAEk, bederatzigarren egin baitzuen aurreko igandeko jardunaldian eta hamargarren larunbatekoan. Telmo Deunek, aldiz, aurreko astean baino emaitza apalagoak izan ditu gaurkoan; izan ere, laugarrenak izan ziren igandean eta hirugarrenak larunbatean. Deusto-Tecuni-Bilbao taldeko neskak nagusitu dira gaurkoan; bigarren sailkatu da Tolosaldea eta hirugarren Hibaika Jamones Ancin.
ETE ligako sailkapen orokorrari dagokionez, oraingoz, bosgarren postuan dago Zumaia, aurreko asteburuan baino bat beherago. 44 puntu eskuratu ditu guztira, laugarren postuan dagoen San Juan-Igartzak bezainbeste. Zarautz bederatzigarrena da, aurreko asteburuan bezalaxe. 19 puntu ditu, haren aurretik dagoen Lutxanak baino 3 puntu gutxiago.
Bihar, uztailaren 11n, Lekeition izango dira ETE ligako estropadak. 12:00etan ekingo diote lehiari.
Estropadako sailkapena
- Deusto-Tecuni-Bilbao. 10:57,80 (11 puntu)
- Tolosaldea A.K. 11:01,05 (10 puntu)
- Hibaika Jamones Ancin. 11:10,50 (9 puntu)
- Ondarroa-Cikautxo. 11:16,31 (8 puntu)
- San Juan-Igartza. 11:20,79 (7 puntu)
- Delteco Zumaia. 11:23,00 (6 puntu)
- Isuntza-Elecnor. 11:34,73 (5 puntu)
- Zarautz-Gesalaga-Okelan. 11:42,04 (4 puntu)
- Lutxana A.E. 11:43,04 (3 puntu)
- Lapurdi. 12:07,79 (2 puntu)
- Castro Canteras de Santullan. 12:20,60 (1 puntu)
Sailkapen orokorra
- Tolosaldea A.K. 64 puntu
- Deusto-Tecuni-Bilbao. 60 puntu
- Hibaika Jamones Ancin. 54 puntu
- San Juan-Igartza. 44 puntu
- Delteco Zumaia. 44 puntu
- Ondarroa-Cikautxo. 39 puntu
- Isuntza-Elecnor. 31 puntu
- Lutxana A.E. 22 puntu
- Zarautz-Gesalaga-Okelan. 19 puntu
- Lapurdi. 12 puntu
- Castro Canteras de Santullan. 7 puntu