Hilaren 17an ikusi ahal izango da 'Topa' dantza ikuskizuna Zumaian

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 8a

Kukai Dantza eta Brodas Bros kolektiboek uztailaren 17an, hurrengo larunbatean, eskainiko dute 'Topa' dantza ikuskizuna Zumaian. Odietan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Gonbidapen-txartelak bezperan jarriko dituzte eskuragai turismo bulegoan, doan.

Lluc Fruitosek, Clara Ponsek, Ibon Huartek eta Martxel Rodriguezek egingo dute dantza, eta Jon Maiak eta Lluc Fruitosek sortutako koreografia bat ekarriko dute Odietara. Jatorri artistiko desberdineko lau interpretatzaileren batura du oinarri ikuskizunak. Sortzaileen esanetan, "kaleak batzen ditu" lau dantzariak, eta "kale adierazpen garaikideak" jorratzen dituzte emanaldian zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide