Zumaiako Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da bihar

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 5a

09:00etatik 18:00etara bitartean egongo da itxita errepidea, eta saihesbidea erabili beharko dute Zumaiatik atera edo herrira sartu nahi dutenek.

Bihar, uztailaren 6an, Jadarre eta Txikierdi arteko errepidean hainbat mantentze lan egingo dituzte udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek. Beraz, 09:00etatik 18:00etara bitartean itxita egongo da Jadarre zubia eta Txikierdiko biribilgunea lotzen dituen bidea. Denbora tarte horretan, saihesbidea erabili beharko dute Zumaian sartu edo herritik irten nahi duten gidariek.

Narrondo aldetik Zumaian sartu nahi dutenek goranzko bidea hartu beharko dute Txikierdiko biribilgunera iristean; saihesbidetik joan beharko dira gero, Zubiberriko (estaziorako) biribilgunetik herrira sartzeko. Oikia aldetik sartu nahi dutenek, bestalde, Kanteragañean jo beharko dute saihesbidera. Zumaiatik atera eta Narrondo edo Oikia aldera joateko, aldiz, bide berdina egin beharko da, baina alderantziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide