Eguraldia lagun, jende ugari ibili da Zumaiako artisau azokan

Mireia Galarza Bastida 2021eko uztailaren 4a

Askotariko produktuak ikusi eta erosteko aukera izan dute herritarrek, hala nola, arropa, bitxiak eta osagarriak.

Gaur egin dute Zumaian artisau azoka, eta eguraldiak lagunduta, jende dezente ibili da Eusebio Gurrutxaga plazan ipini dituzten ia hogei postutan.

Askotariko produktuak ikusi eta erosteko aukera izan dute herritarrek, hala nola, arropa, bitxiak eta osagarriak. Nahi izan duenak, gainera, mokadutxoa egiteko parada izan du zenbait postutan. 

10:00etatik 14:00etara izan dira plazan artisauak, eta koronabirusak eraginda, norabide bakarra izan du azokak, jendea alde batetik sartu eta bestetik atera zedin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide