GUKA udako gehigarria banatuko du Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2021eko ekainaren 30a

Hurrengo astean banatuko diren egunkariekin batera jasoko dute harpideek gehigarri berezia.

Urola Kostako Hitzak hurrengo astean banatuko dituen egunkariekin batera jasoko dute harpideek GUKA udako gehigarria. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du udako gehigarria, 32 orrialde ditu, eta Urola Kostan udan zehar egin daitezkeen plan desberdinak bildu ditu bertan: surfa egiteko txokorik onenen, egun pasak egiteko ibilbide desberdinen edota etxeko txikienentzat haur parke berezienen proposamenak. Uztarria, Maxixatzen, Baleike eta Karkara hedabideetako harpideek ere jasoko dute gehigarria beren etxeetan.

Udako gehigarri bereziaz gain, uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan GUKA magazinaren atal bereziak eskainiko dira Erlo Telebistan, eta Uztarriaren, Maxixatzenen, Baleikeren, Karkararen, Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren webguneetan. Saioak 22:00etan hasiko dira; gehigarrian argitaratutako edukien ikus-entzunezko bertsioak eta bestelako hainbat proposamen eskainiko dira horietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide