Zumaian artisau azoka izango da uztailaren 4an

Dorleta Agiriano Lai 2021eko ekainaren 28a

Artisauek Eusebio Gurrutxaga plazan jarriko dituzte postuak, eta janaria ere eskainiko dute zenbait postutan.

(Juan Luis Romatet)

Zumaian ekain amaieran izan ohi da artisau azoka. Iaz, ordea, abuztuan egin zen, eta aurten uztail hasierarako antolatu dute. Hain zuzen, uztailaren 4an, igandean, jarriko dituzte askotariko postuak artisauek. Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuko dute azoka, eta aurreko udan bezala, ohi baino txikiagoa izango da.

10:00etatik 14:00etara izango dira plazan artisauak, eta jakinarazi dutenez, janaria dastatzeko aukera ere egongo da hainbat postutan. Udalak jakinarazi duenez, "osasun neurriak zainduko dira"; norabide bakarra izango du azokak eta segurtasun distantziak mantenduko dira postuen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide