Mallorcako agerraldiarekin lotutako kasu positiboak hauteman dituzte Zumaian

Urola Kostako Hitza 2021eko ekainaren 26a

Mallorcako agerraldiarekin lotutako 126 kasu zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietatik 20 inguru izan daitezke Zumaian.

Eusko Jaurlaritzak PCRa egitera deitu ditu ikasturtea bukatutakoan Mallorcara egindako bidaian izandako zumaiarrak ere. Ostegun iluntzean iritsi ziren herrira, eta ikasleek Baleikeri helarazitako informazioaren arabera, beren kabuz isolatu ziren proba egin artean.

Listuaren probak egin zizkieten hasiera batean, eta ikasle beraiek informatu dutenez, 20 inguru izan daitezke kasu positiboak; beste hainbaten emaitza zalantzazkoa izan da. Ez dute argitu positiboak diren edo ez, eta beraz, proba gehiago egin beharko dituzte. 

Kasu positiboen hazkundea ikusita, eta kutsatze katea eteteko asmoz, baheketa batera deitu Eusko Jaurlaritzak bidaian parte hartu duten gazte guztiak; PCR probak egingo dizkiete ikasle hauei.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 126 dira, oraingoz, Mallorcako agerraldiarekin lotutako kasuak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide