Zumaian hasi zen Gipuzkoako pala egokituko binakako lehia, eta leku berean amaituko da bihar, hiru jardunaldi jokatu ondoren. Bi modalitate jokatu dituzte bikoteka: teniseko paleta adimen urritasuna duten kirolariek, eta gomazko paleta gurpildun aulkian dauden parte hartzaileek. Urola Kostako zenbait kirolarik parte hartu du, eta Erlo Telebistak haiekin hitz egin du finalaren atarian.