Traineru denboraldia hasi dute eskualdeko taldeek

Iñigo Gaiton 2021eko ekainaren 19a

ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako estropadak jokatu dituzte arraunlariek gaur arratsaldean Pasaian. Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako estropalariak izan dira uretan, eta ez dute lortu aurreko postuetan sailkatzea.

Gaur arratsaldean eman zaio hasiera aurtengo traineru denboraldiari ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako lehen jardunaldiekin. Eskualdeko traineruak daude hiru ligetako partaideen artean, eta gaurkoan ez dute lortu aurreko postuetan ibiltzea.

ETE ligako estropadan, Tolosaldea izan da garaile. Zumaia bosgarren sailkatu da, eta irabazleak baino hemezortzi behar izan ditu Telmo Deunek ibilbidea osatzeko. Zarauzko traineruak zortzigarren eginda bukatu du estreinako estropada.

KAE1 ligari dagokionez, Urolako Kostako txalupen artean Getaria izan da azkarrena, seigarren sailkatzea lortu eta gero. Zumaia bederatzigarren postuan helmugaratu da, eta Orio hamaikagarrenean. San Pedro izan da irabazle.

KAE2 ligan ere bada eskualdeko traineru bat; Zarautz Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren traineruak laugarren egitea lortu du. Hondarribiarentzat izan da helmugan denborarik onena.

Sailkapenak

Tolosaldeko 2. Ikurrina (ETE liga)

  1. Tolosaldea 11:26:80
    2. Deusto 11:31:46
    3. Koxtape 11:40:00
    4. Hibaika 11:43:40
    5. Zumaia 12:16:82
    6. Ondarroa 11:58:40
    7. Isuntza 12:01:64
    8. Zarautz 12:16:82
    9. Lutxana 12:19:04
    10. Lapurdi 12:43:04
    11. Castro 12:52:68

Pasaiako 36. Ikurrina

(KAE1)

  1. San Pedro 20:17:52
    2. Arkote 20:21:62
    3. Pedreña 20:21:86
    4. San Juan 20:29:46
    5. Kaiku 20:37:78
    6. Getaria 20:38:20
    7. Deusto 20:39:46
    8. Camargo 20:40:86
    9. Zumaia 20:43:04
    10. Astillero 20:56:70
    11. Orio 21:09:02
    12. Lapurdi 21:15:26
    13: Castro 21:25:24

(KAE 2)

  1. Hondarribia 21:39:66
    2. Portugalete 21:52:22
    3. Donostiarra 21:54:58
    4. Zarautz 21:57:32
    5. Busturialdea 22:03:36
    6. Mutriku 22:08:32
    7. Deusto 22:10:12
    8. Hibaika 22:26:74
    9. Santoña 23:29:32
    10. Illunbe 23:38:04

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide