'Suharra' dokumentala emango dute bihar Zumaian

Dorleta Agiriano Lai 2021eko ekainaren 16a

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du 'Suharra, gure arbasoen ondarea'; "galtzeko zorian" dagoen "baserriko bizitza" da ikus-entzunezkoak lantzen duen gai nagusia. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira gonbidapen-txartelak.

Ekainaren 4an estreinatu zuten Suharra, gure arbasoen ondarea dokumentala. Zumaian bihar, ostegunean, ikusi ahal izango da: Aita Mari aretoan emango dute 19:30ean. Gonbidapen-txartelak Turismo Bulegoan daude eskuragai aurreko larunbatetik.

Iñaki Agirrezabalagak egin ditu zuzendari lanak ikus-entzunezkoaren ekoizpenean, eta parte hartu du, besteak beste, Asier Albite zumaiarrak ere. "Galtzeko zorian" dauden Euskal Herriko behi-arrazen inguruan hitz egiten du dokumentalak baina, hortik harago, "galtzeko arriskuan" dagoen "baserriko bizitza" lantzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide