Aitortza egin diete eskualdeko hainbat odol emaileri asteburuan

Urola Kostako Hitza 2021eko maiatzaren 30a

Zehazki Azkoitian, Getarian, Zestoan eta Zumaian egin dituzte ekitaldiak, eta oroigarriak jaso dituzte herritarrek. 

Pandemia dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea herriz herri ari da odol emaileei aitortza ekitaldiak egiten, eta horrela egin dituzte asteburu honetan eskualdeko hainbat herritan. Zehazki Azkoitian, Getarian, Zestoan eta Zumaian egin dituzte ekitaldiak, eta oroigarriak jaso dituzte herritarrek. 

Azkoitia

Odola 25, 40, 50, 60, 75 eta 80 aldiz eman duten 36 azkoitiar omendu dituzte asteburuan Elkargunean. Odola 25 aldiz eman duten 21 gizon-emakumek, 40 aldiz eman duten bost emakumek, 50 aldiz eman duten lau gizonezkoek, 60 aldiz eman duten bi emakumek, 75 aldiz eman duten bi gizonezkok eta 80 aldiz eman duten bi emakumek jaso dituzte oroigarriak.

Getaria

Getarian ere omendu dituzte odol emaileak, zehazki, lau. Batek 25 aldiz eman du odola, bik 50 aldiz eta beste batek 75 aldiz. 25 aldiz odola eman duen herritarra da Joxe Mari Zubiondo, baina ezin izan du ekitaldira joan. Marcos Aizpuru eta Emeterio Urresti dira 50 aldiz odola eman duten herritarrak, eta Ramon Aranguren, berriz, 75 aldiz eman duena.

Hurrengo odol ematea ekainaren 14an egingo dute Getarian, Nazioarteko Odol Emaileen egunean, eta "eguna ospatzeko", Gure Txeru elkarteak 100 euro zozkatuko ditu herriko jatetxe batean gozatzeko. 

Zestoa

Zestoako kasuan bederatzi izan dira aitortza jaso duten odol emaileak. Horietatik bostek odola 25 aldiz eman dutelako, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz eta batek 75 aldiz.

Zumaia

Zumaiako kasuan 25 aldiz odola eman duten bi herritarrek -horietako batek ezin izan du agertu-, 40 aldiz emandako batek eta 50 aldiz eman duten bik jaso dute aitortza.

Odola 25 aldiz eman duten bi herritarrak Arritokieta Iribar eta Fernando Fernandez izan dira -azken honek ezin izan du omenaldira joan-. 40 aldiz eman duena, hain zuzen, Antonia Iriondo, eta 50 aldiz emandakoak Jesus Maria Etxabe eta Jose Maria Prieto.

Herri guztietako ordezkari politikoek eta Odol Emaileen elkarteko kideek azpimarratu dute odola ematearen garrantzia, eta herritarrak animatu nahi izan dituzte ekitaldietan odola ematera joateko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide