Larunbat arratsaldean, 15:30ean hasita, jokatu zuten Itsas Kayakeko 2021eko Gipuzkoako Txapelketa. Zumaian bertan izan zen lehiaketa, eta etxekoek ez zuten hutsik egin. Klubetan garaile izan ziren, baita kategoria batzuetan ere, emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan. Hala, Maite Etxabe eta Jose Mari Villagarcia aurrenak sailkatu ziren.
Guztira Itxas-Gaineko 23 piraguistak hartu zuten parte txapelketan. Ondorengo hauek: Maite Etxabek; Unai Azkunek; Jon Lazkano eta Vicente Royok; Bibiano Olaizola eta Joseba Romatetek; Iñigo Agirre eta Izaskun Gonzalezek; Oihan Urbieta eta Peio Gonzalezek; Haritz Aizpurua eta Julen Albizuk; Jon Ander Lazkano eta Josefa Molinak; Javier Lizancosek; Javier Solozabalek; Peio Romatetek; Karmelo Txapartegik; Jose Mari Villagarciak; Oier Aizpuruak; Eñaut Aizpuruak; Iosu Agirrezabalagak; eta Daniel Gonzalezek.
Sailkapenak
Klubei dagokienez, sei elkarte lehiatu ziren Zumaian, eta honela sailkatuta gelditu ziren:
- Itxas-Gain (241 puntu)
- Pasaia Kayak (156)
- Atletiko San Sebastian (48)
- Donostia Kayak (33)
- Amuitz Outrigger (0)
- Fortuna (0)
Hauek dira, berriz, sailkapenak kategoriaka:



