Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa. Aurtengo txapela Ekain Tolaretxipi hernaniarrak irabazi du eta txapeldunorde gelditu da Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra. Hala, biek Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu dute.
Aurretik lau kanporaketa jokatu ostean, atzo izan zen finala Urnietako Saroben. Sei bertsolarik parte hartu zuten saioan, lau kanporaketetako irabazleez gainera, puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolariak. Finalean aritu diren sei bertsolarietatik lau izan dira eskualdeakoak: Naia Arrizabalaga azkoitiarraz gainera, Amets Aizpurua getariarra, Joar Garate zumaiarra eta Nerea Isusi zarauztarra. Finaleko beste bi bertsolariak izan dira Ekain Tolaretxipi txapelduna eta Jon Mendiluze.
Gai jartzaile aritu zen Eresti Oiarbide, eta epaile lanetan egin zituzten Leire Belokik, Zigor Leundak eta Amaia Otxotorenak.