Orio bigarren eta Zumaia laugarren, Euskadiko trainerilla txapelketan

Iñigo Gaiton 2021eko maiatzaren 23a

Orioko emakumezkoak bigarren izan dira, Kaiarribaren atzetik, senior mailan. Zumaiarren gizonezkoen trainerillak laugarren egitea lortu du jubeniletan.

Euskadiko trainerilla txapelketako estropadak jokatu dira Legution atzo eta gaur. Orio AEren nesken trainerillak finaletan bigarren egitea lortu du senior mailan. Garaipena Kaiarribarentzat izan da —15:08:18—, bigarren Orio —15:12:98—, hirugarren Deustu —15:17:02— eta laugarren Ondarroa —17:06:82—.

Zumaiarrek ere parte hartu dute lehiaketan, eta Telmo Deuneko jubenil mutilak finalean izatea lortu dute. Isuntzarentzat izan da garaipena —14:36:75—, San Juan sailkatu da bigarren —14:47:08—, Santurtzi hirugarren —14:50:28— eta Zumaia laugarren —14:51:53—.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide