'Zumaia mugarriz mugarri' liburua aurkeztuko dute maiatzaren 26an

Urola Kostako Hitza 2021eko maiatzaren 21a

Imanol Azkuek egin du lana, eta Baleike Kultur Elkarteak argitaratu du. Aurkezpenera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 'baleike@baleike.eus' helbide elektronikoan, edukiera mugatua izango baita. Liburua eskuratzeko aukera egongo da bertan, eta bazkideek doan jasoko dute.

Zumaiako mugarrien inguruko liburuan buru-belarri lanean aritu da azken hilabeteetan Imanol Azkue, eta datorren asteazkenean, maiatzak 26, aurkeztuko du herrian Baleike Kultur Elkartearen eskutik egindako lana. San Telmo ermitan izango da Zumaia mugarriz mugarri liburuaren aurkezpena, 18:30ean. 

Edukiera mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena baleike@baleike.eus helbidean. Bestalde, jakinarazi dute liburua erosteko aukera izango dela aurkezpenean 12 euroan (bazkideek doan hartu ahalko dute, txartela erakutsita).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide