Distira Zumaiako Argazkizale Elkarteak banatu ditu Lehiaketa Sozialeko sariak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 16a

Distira Zumaiako Argazkilari Elkarteak iazko urrian abiatu zuen Lehiaketa Soziala aurrenekoz. Hilabete bakoitzerako gai bat proposatu dute elkarteko kideek, eta azaldu dutenez, batez beste hamabi lagunek hartu dute parte hil bakoitzean. 30 kide inguru biltzen ditu Distirak gaur egun.

Hiru lanik onenak aukeratu dituzte hilabete bakoitzean, eta gaur goizean jaso dituzte sariak hil bakoitzeko irabazle nagusiek; edariz osatutako opari bana eman diete egileei, baita haiek egindako argazki sarituen erreplika bana ere. Forondan izan da ekitaldia, lagun artean, eta sariak banatzeaz gain, lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak jasotzen dituen bideo bat ikusi dute Distirako kideek.

Hilabete bakoitzeko irabazle nagusiei aitortza egiteaz gain, gaur jakinarazi dute zein diren urte osoko hiru sari nagusien irabazleak.

Hona hemen gaurkoan sarituak izan diren kide guztiak:

Urria. Gaia: librea, zuri-beltzean

  • Lehenengo saria: David de Llodio

Azaroa. Gaia: zuhaitza/zuhaitzak

  • Lehenengo saria: Sonia Alvarez

Abendua. Gaia: eskua/eskuak

  • Lehenengo saria: Soraya Lopez

Urtarrila. Gaia: gaueko argazkia

  • Lehenengo saria: Jose Luis Garcia

Otsaila. Gaia: erretratua

  • Lehengo saria: David de Llodio

Martxoa. Gaia: denbora

  • Lehenengo saria: Soraya Lopez

Apirila. Gaia: esposizio luzea

  • Lehenengo sariak: Jose Luis Garcia eta David de Llodio

Maiatza. Gaia: librea, koloretan

  • Lehengo saria: David de Llodio

 

Urteko sari nagusiak

  • Lehenengo saria: Soraya Lopez (erdian)
  • Bigarren saria: Ivan Rodriguez (ezkerrean)
  • Hirugarren saria: Leire Zearreta (eskuinean)

Hemen daude ikusgai lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak, eta hilabete bakoitzeko hiru lanik onenak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide