Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta eskualdeko talde guztiek izan dute ordezkaritza jardunaldian. Dena dela, Zumaiako Telmo Deun elkarteko gizonezkoen jubenil mailako ontziak bakarrik lortu du bandera irabaztea, nagusitasunez irabazi baitute estropada, bigarren sailkatu den San Juani hogei segundoko tartea aterata.
Bestetik, Orioko absolutu mailako emakumezkoen taldeak eta Zarauzko jubenil mailako neskek zilarrezko domina eskuratu dute txapelketan.
Gizonezkoen absolutu mailan Hondarribia izan da azkarrena, eta Orio eta Zumaia hirugarren eta laugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren. Federazio Saria, berriz, Getariako ontziak irabazi du eta hirugarren postuan sailkatu dira zarauztarra.