Gaur arratsaldean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu da Getarian eta bertan lortutako emaitzak kontuan hartu dituzte bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko. Hala, bihar goizean jokatuko da finala, Getarian bertan, 11:00etan hasita.
Ligako sailkapenari dagokionez, gizonezkoen jubenil mailan Zumaiak zilarrezko domina eskuratu du.
Emakumezkoen absolutu mailan Orio Ak zilarra eskuratu du eta Zumaia Ak brontzea. Orio B bosgarren postuan sailkatu da eta Zumaia B seigarrengoan. Zarautz A zortzigarrena izan da sailkapen nagusian, eta zarauztarren jubenil mailako ontzia, berriz, hamargarren sailkatu da.
Absolutu mailako gizonezkoen ligan Hondarribia izan da txapelduna eta laugarren postutik atzera sailkatu dira eskualdeko taldeak: laugarren izan da Orio, bosgarren Zumaia, seigarren Getaria eta zortzigarren Zarautz. Federazio Sarian, berriz, bigarren sailkatu da Zumaia B, hirugarren Orio B, laugarren Getaria B eta zortzigarren Zarautz B
Gipuzkoako Txapelketako finalak
Bestalde, honako talde hauek sailkatu dira bihar eguerdian Getarian jokatuko den Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalera.
Jubenil neskak: Zarautz, Hibaika eta Donostia Arraun Lagunak
Jubenil mutilak: Hibaika, Zumaia eta San Juan
Absolutu mailako neskak: Zumaia, Orio, Donostiarra eta Hondarribia
Absolutu mailako gizonezkoak: Zumaia, Orio, Hondarribi eta Donostiarra
Absolutu mailako gizonezkoen Federazio Saria: Getaria, San Juan, Zarautz eta Mutriku