Eskualdeko lau bertsolari, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalisten artean

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 15a

Finalerako sailkatu dira Amets Aizpurua getariarra, Joar Garate zumaiarra, Naia Arrizabalaga azkoitiarra eta Nerea Isusi zarauztarra. Hilaren 28an izango da finala, Urnietan.

Amets Aizpurua, bigarrena ezkerretik hasita, eta Uxue Aizpurua, hirugarrena ezkerretik hasita. (Bertsozale Elkartea)

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, erabakita dago jada Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerako seikotea. Sei finalistetatik lau dira Urola Kostakoak; hain zuzen, Amets Aizpurua getariarra, Joar Garate zumaiarra, Naia Arrizabalaga azkoitiarra eta Nerea Isusi zarauztarra.

Aizpuruak atzo abestu zuen sariketako laugarren eta azken kanporaketan, eta saioa irabazita, finalerako azkeneko txartela eskuratu zuen zuzenean. Uxue Ostolaza zarauztarra ere aritu zen Arrasaten jokatutako azken kanporaketa horretan, baina ez zuen azken lehiarako sailkatzea lortu.

Maiatzaren 28an izango da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala, 19:00etan Urnietako Saroben. Eskualdeko lau bertsolari gazteez gain, Ekain Tolaretxipi eta Jon Mendiluze ariko dira txapela eskuratzeko azken lehian. Bertaratzeko asmoa dutenek gonbidapen txartela hartu beharko dute bertsozale.eus atarian, ondoko lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide