Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrerek badituzte saridunak

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 30a

Nerea Iruretagoiena Elustondo eta Julen Olabe Sololuze dira irabazleak.

Urola Kostako Hitzak Bulego taldearen abesti eta bideoklip berria ikusteko bi sarrera zozkatu ditu aste honetan bazkideen artean. Bi irabazleak Nerea Iruretagoiena Elustondo eta Julen Olabe Sololuze izan dira.

Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean, bihar, egingo dute 22:15ean, modu birtualean, eta Bulego taldea posta elektroniko bidez jarriko da harremanetan bi irabazleekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide