Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzak bazkideen artean

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 28a

Emanaldia maiatzaren 1ean egingo dute 'online', eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Bulego talde azkoitiarrak disko berriaren lehen abestia esklusiban entzuteko aukera eskainiko die zaleei, eta Urola Kostako Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean egingo dute, 22:15ean eta modu birtualean, eta eta pertsona gutxi batzuek bakarrik izango dute ikusteko aukera.

Abesti eta bideoklip berria ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Urola Kostako Hitzak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide