Eskualdeko sei ontzi ureratu dira gaur Moañan jokatu duten Espainiako LXXVIII. batel txapelketan: lau Oriokoak, eta bi Zumaiakoak. Bi bandera etxeratu dituzte oriotarrek: jubenil mailako neskek eta kadete mailako mutilek. Horrez gain, jubenil mailako mutilak hirugarren izan dira beren estropadan, eta infantil mutilek kontsolazio txanda irabazi dute.
Zumaiarrak, berriz, laugarren geratu dira kontsolazio txandan jubenil mutiletan, eta lehenak izan dira kontsolazio txandan infantil mailako nesketan.