Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan Legution

Aiora Larrañaga 2021eko apirilaren 17a

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte txapelketan.

Euskadiko Batel Txapelketa COVID-19aren aurkako segurtasun neurri zorrotzekin jokatuko da gaur Legution, eta bertan parte hartuko dute eskualdeko taldeek. Koronabisuaren aurkako neurriak direla eta, arraunlariek, elkarteko ordezkari zuzenek eta entrenatzaileek soilik sartu ahal izango dute estropada eremura, hau da, federatu fitxa dutenek. Beraz, ez da ikuslerik izango Euskadiko Batel Txapelketan. Horrez gain, elkarte bakoitzak gune itxi bat izango du estropada eremuan, eta hortik uretara joan-etorri soilik egin ahal izango dute arraunlariek. Aldagelarik ere ez da izango.

Arraunlariek gaur arratsaldean sailkapen estropadak jokatuko dituzte binakako txandetan, erlojuaren aurka. Hala, maila bakoitzeko lau denborarik onenak lortzen dituzten ontziek igandeko finala jokatuko dute, eta larunbatean 5-8 postuen artean sailkatzen direnek, berriz, kontsolazio txandan parte hartuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide