Zumaian elkarretaratzea egingo dute bihar, Miarritzen jazotako erailketa matxista salatzeko

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 15a

Zumaiako Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egin dute deialdia: 20:00etan elkartuko dira bihar Zumaiako Beheko Plazan.

Hilketa matxista baten berri eman dute gaurkoan: Miarritzen emakume bat erail du haren bikotekideak, eta bere buruaz beste egin du gero. Antza, 77 urteko gizonezkoak eskopeta batez hil du 75 urteko emakumea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide