Normaltasunera itzuli da tren zerbitzua Zumaia eta Zarautz artean

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 8a

Euskotrenek azaldu duenez, 21:00etan konpondu zuten matxura, eta ordutik ohiko ordutegian dabiltza berriz trenak.

Atzo 16:30ak aldera tren zerbitzua eten behar izan zuen Euskotrenek Zumaia eta Zarautz artean, matxura baten ondorioz. 21:00etan lortu zuten matxura hori konpontzea, eta ordutik normal dabil berriz zerbitzua.

Bitartean, bi autobus zerbitzu jarri zituzten, bat Zumaia eta Zarautz artean, eta bestea Zarautz eta Eibar artean.

Erabiltzaileek tren zerbitzuari buruzko informazioa eskatzeko aukera dute 944-33 33 33 zenbakira deituta, 08:00etatik 19:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide