Istripua izan da kirol portu parean, auto baten eta moto baten artean

Urola Kostako Hitza 2021ko mar. 29a, 17:34

Duela minutu gutxi gertatu da ezbeharra. Momentu honetan, trafikoa zuzentzeko lanetan ari dira.

Istripua izan da Zumaian. Duela minutu gutxi izan da ezbeharra, Getariatik eta Zumaiara bidean —Zumaiako noranzkoan— auto batek motorra atzetik jo eta gero. Kirol portuko aparkalekuaren parean izan da istripua, eta momentu honetan udaltzaingoa trafikoa zuzentzen ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide