Orioko eta Getariako arraunlariak bikain aritu dira Pasaian jokatutako test estropadan

Maria Maya Manterola 2021eko martxoaren 28a

Eskualdeko arraun elkarteetako ontziak Pasaian izan ziren atzo, denboraldi-aurrean indarrak neurtzeko jokatutako estropadan. Orio Arraun Elkarteko traineruek beren maila erakutsi zuten San Pedroko uretan.

Udako estropadei begira neurtu ahal izateko, denboraldi-aurreko estropada jokatu zen atzo, eta bertan izan ziren  Urola Kostako arraun elkarteetako arraunlariak. Pasaian elkartu ziren, eta 17:00etan eman zioten hasiera erlojupeko modalitateko jardunaldiari. Orio Arraun Elkarteko arraunlariek beren maila erakutsi zuten: mutilen traineruek bosgarren eta hemeretzigarren denbora onenak egin zituzten; nesken trainerua, aldiz, bigarren sailkatu zen. Emaitza ona lortu zuen Getariak ere, bigarren egin baitzuen mutilen traineruak.

Zumaiako nesken trainerua, berriz, laugarren sailkatu zen, 12 segundora. Mutilen traineruak hamargarren denbora onena egin zuen. Zarautz Gesalaga Okelaneko nesken traineruak hamaikagarren egin zuen; mutilen traineruek, berriz, hamazazpigarren eta hogeigarren denbora onenak egitea lortu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide