Zumaian eta Orion ere egin dituzte deialdiak. Gainerako herri guztietan bezala, 12:00etan elkartuko dira; Amaia plazan jarri dute hitzordua Zumaian, eta plazan bilduko dira Orion.
Beatriz Etxeberria eta IƱigo Zapirain euskal preso politikoen alaba da Irati, eta hiru urte bete arte gurasoekin espetxean egon den arren, martxoaren 8an banandu zuten haiengandik, hala agintzen baitu kartzeletako legeriak. Irati haur motxiladuna, hortaz, Bilbon biziko da aurrerantzean, baina Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak hilabete luzez eskatu du Etxeberria eta Zapirain ere Euskal Herrira lekualda ditzatela. Bestalde, espetxeetan familientzako modulu mistoak sor ditzatela ere galdegin du, preso politikoen "eskubidea den gurasotasuna modu ahalik eta egokienean garatu ahal izateko".
Aurreko astean jakinarazi zuten El Duesora (Kantabria) tokialdatuko dituztela Etxeberria eta Zapirain.