Martxan da dagoeneko Errigoraren uberriko kanpaina. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, eta oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu dute. Martxoaren 24ra arte iraungo du kanpainak, eta eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian).
Gainera, harpideen artean zozkatzeko bi otarre eder eskaini dizkio Urola Kostako Hitzari, eta harpideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira. Zozketan parte hartu nahi dutenek Urola Kostako Hitzaren Hitzakide atarian eman behar dute izena.