Lilatoiko dortsala eta kamiseta zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 1a

Harpidedunek parte har dezakete zozketan, eta horretarako, Urola Kostako Hitzaren Hitzakide atarian eman behar dute izena, otsailaren 4ko 12:00ak baino lehen.

Egungo osasun krisiak bertan behera utzi ditu kirol lehiaketa ia guztiak. Aurten, beraz, ezingo da egin kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen 4,7 kilometroko Lilatoi lasterketa, baina lasterketa birtuala prestatu dute antolatzaileek.

Aurtengo ibilbidea librea izango da, hau da, bakoitzak erabakiko du bost kilometro non egin, eta munduko edozein tokitan egin ahal izango da. Gainera, modalitatea ere librea izango da; korrika, oinez, nordick-walking, patinetan edo handbike modalitateen artean hautatu ahalko da.

Azkenik, denok bat egingo dugu Lilatoi plataforma birtualean, aurrez mugikorrean deskargatutako app-ari esker. Horren bidez, lortutako emaitza igoko dugu, eta horrela, Lilatoi 2021 urteko sailkapen ofiziala lortuko dugu”, azaldu dute arduradunek.

Hitzak, Lilatoi lasterketaren babeslea izanik, aurtengo dortsala eta kamiseta zozkatuko ditu. Zozketa Hitzako harpidedunei zuzenduta dago, eta interesa dutenek Urola Kostako Hitzaren Hitzakide atarian eman behar dute izena, otsailaren 4ko 12:00ak baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide